LADYFEST NAFARROA 2013
Ezin
badugu dantzatu, abestu, margotu, txortan egin … ez da gure iraultza. Ikustekoa
da emakumeon agerpen eskasia jai girotan, bai antolakuntzan eta bai artistikoki
parte hartzen. Lan bikoitza da emakumeok egin behar dugun esfortzua eszenatoki
batera igotzeko eta lana baloratzeko. Beraz, emakume talde bat elkartu gara egoera honi
aurre egiteko eta geure jaia egiteko. Geuk
lortu dezakegulako.
Ladyfest
Nafarroa arte eta kultura feminista bultzatzen duen festibala da. Feminismoaren
kontzeptua oso zabala dela dakigu eta norberak gauza ezberdina ulertzen du
feminismoaz, baina, badauzkagu zenbait oinarri adosten gaituena: gure lanaren,
pentsamenduaren eta emakumeok egindako artearen ikuspenaren aldeko borroka. Ez
gara biktimismotan erori nahi, baina jendarte sexista batean bizi gara. Non
emakumea diskriminatzen den, jaiotzean ditugun genitalen araberako sailkapen
baten barne. Horrexegatik emakumeon presentzia indartu nahi dugu, bai
antolakuntzan eta bai festiaren parte hartze artistikoan ere, hauek biak
emakumeez osatuak. Heteropatriarkatuak baztertutako gorputz guztiak emakumetzat
hartuz.
Horrela,
ez gara kontrako eta aurkako diren gizon-emakume binomio jolas horretan erori
nahi, hamaika gorputz eta pertsonalitate existitzen direla baitakigu eta
norbera nahi duena izateko askatasun osoa izan beharko lukeela. Bada garaia ongia/gaizkia, maskulino/feminino,
txuri beltz … horietatik irteteko, nahi duguna gara eta izango gara. Eraiki
dezagun, bada, gure nortasun propioa!
Ez dugu
inolako jarrera ezta lesbofoborik ezta homofoborik onartuko, gune askatu bat sortuko
dugu. Beraz, adi matxito! Ladyfesta-a gorputz guztiak aske sentitu daitezkeen
gunea izan nahi du. Bertan, askatasun osoz adierazi eta eroso sentitu daitezen
guztiak: argala, lesbiana, hetera, buch, fem, trans, gizen, altu, bioemakume,
queer, puta, erreprimituak, ausarta, lotsatia, puritana, beltza, ijitua, txuria,
arabiarra, berdea, urdina edota dena delakoa …
Kontutan
hartzen dugu ere hierarkia sozialean arrazakeria dagoela eta ez dugu festibal klasista
bat egin.
Pentsa
daiteke erokeria dela festibala egitea dagoen egoera ekonomikoarekin. Ba bai,
ero gaude, baian aparte, festibal antikapitalista antolatu nahi dugu. “zuk zeuk
egin!” ideia jarraitzen dugu. Guk geuk
egitea inolako empresa edo subentzioren menpe egon gabe; guk geuk egin dirua
lortzeko intentziorik gabe. Arte egin, defendatzen ikasteko, gozatzen ikasteko,
eta heteropatriarkatuak imposatzen gaituen katean apurtzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario