Prelady: ondorioak eta zenbait azalpen


Dena primeran atera zen!
Mil esker egondako guztiei, Ladyfestari (arte, kultura eta politika feminista sustatzen duen festibala) indarra emateko joan zineten guztiei. Preladyfesta egin genuen diru oinarri bat lortzeko ez dugulako inolako subentziorik jasotzen eta zuen laguntasuna somatu genuen. Mil esker zuen presentziagatik, elkartasunagatik eta ladyrako kolaborazio aukera posibleak eskeintzeagatikJ
ESKERRIK ASKO BENETAN!
jende mordoa hurbildu zen jaialdira: egun osoan zehar jendea joan eta etortzen zen beste hainbeste etengabean.
Kabaretan antzokia bete egin zen publikoak giro ederra sortzen zuen bitartean.
Kontzertuetan ere oso gustura egon ginen: Tefi, Mikaela Piton, Corsarias eta Conejillas Vill, hauek guztiak izugarri ongi egon ziren norberak bere estilora.
Eta Djak izan zituzten zailtasun teknikoak gainditu ostean euren musikaz gozatu genuen. Gainera, nahasketa arrigarriak egin zizkiguten Silviak ipinitako “Hay Carmela” bazalakoa. Ikaragarri ongi zuek!!! Eskerrik asko Jouland eta Silvia!!
Hala ere, honekin guztiarekin batera, hainbat ondorio atera dugu:
Badakigu oso kritikatuak garela bai persona feminista guztiei ateak irekita edukitzeagatik sexua kontutan hartu gabe bai soilik ermakumeei aukera emateagatik antolakuntzan eta parte hartze artistikoan.
Beraz, nahiz eta askotan nekatzen garen behin eta berriro betiko azalpena emateaz eta agian kritikatzen gaituenak ez duen azalpena entzun nahi (beste askok bai). Geuk argi utzi nahi dugu zera: Festiaren antolakuntza soilik neskena izatean emakumeak bilatzeko baliop izan zaigu, askotan zailtasunarekin ere bai, soinu teknikariak, argiak, argazkilariak, kamerak artistak eta abar… Askotan errazenera jotzen dugu eta beste askotan beti dago gizon bat lan hori egiten experientzia gehiago daukana, “adituago” eta ziurrago. Preladyfeste balio izan zaigu bilatzeko-aurkitzeko-ezagutzeko lan horiek aski ongi egiten duten emakumeak. Eta gainera, beste emakume asko empoderatzeko hasiera batean ez baitziren ausartzen. Hauxe zen gure helburuetako bat: emakumeok EGITERA ausartzen garen jai bat antolatzea.

Gainera geuri ere balio zaigu beste hainbat gauza ikasteko, geuk empoderatzeko eta ikusteko nahi badugula ahal dugula!!

Uste dugu oso funtsezkoa dela ere erreferentzia femeninoak sortzea, ikustea emakumeok sortzen, antolatzen eta eztabaidatzen dugula.

Sarrera askeari buruz, esatea lehenik eta behin emakumezkoen guneak errespetatzen ditugula eta oso funtsezkoak direla uste dugula. Baina, Lady Fest Nafarroa persona feminista guztiei irekita ustea erabaki genuen. Uste dugu Lady fest honetan donok disfrutatu dugula. Sartu ziren gizonezkoak argi zeukaten jai feminista erradikala zela, ez genuela inolako jarrera matxistarik onartuko.
Antolakuntzatik asko ikasi eta gozatu dugula esan nahi dugu, koordinazioarekin, asanbleetan, eztabaida luzeetan eta noski, ostiralean egindako jaiarekin. PLAZER BAT IZAN DA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario